FISIOTERAPIA
Terapia manuala
Fisioterapeuten teknika ezagunetakoa da. Eskuen bitartez estrukturen gainean lan egitean oinarritzen da. Horrela, odol fluxua areagotzen da ibilitako gunean edota artikulazioetan hezurren arteko mugimendu kontrajarriak egiteko erabiltzen da.
Ekografia muskuloeskeletikoa
Tresna oso interesgarria bilakatu da gure lan egiteko modurako. Hau erabiliz, balorazio zehatzagoak egiten baitira. Horrez gain, teknika inbasiboak modu seguruago batean egiteko aukera dugu, burututakoa zehaztasun eta eraginkortasun handiagoarekin eginez. Ekografoari esker, estruktura desberdinen aldaketak antzeman ditzazkegu horien artean, zuntzen eta hezurren hausturak, nerbioen aldaketak, tendinopatiak, ligamentuen distentzio edo hausturak, derrameak etab.
Teknika inbasibo ekogidatuak
Orratzen bitartez korronte galbanikoa estruktura jakin batean aplikatzean datza. Honi esker, erreakzio fisikoa ematen da, inflamazio prozesua martxan jarriz eta hala berreskurapeneko lehen atalari hasiera emanez. Gehien bat fibrosietan edo tendinopatietan erabiltzen da.
Terapia super induktiboa (SIS)
Teknologia ez inbasiboa da (SIS-a). Funtzionamenduari dagokionez, intentsitate altuetan aplikatutako kanpo magnetikeoen erabileran oinarritzen da. Makinak igorritako uhinek, zelulak birkargatzen ditu eta beraz gorputzeko estruktura sakonetara ere badauka heltzea. Horrela, hezur hausturetan, edema oseoetan, odolfluxua haunditu nahi den muskuluetan edota nerbioen alterazioetan erabiltzen da.
Neuromodulazio Funtzional Perkutaneoa (NMFP)
Teknika inbasiboa da. Orratzak nerbio inguruan jartzen dira eta frekuentzia baxuko korriente elektrikoa pasatzen da. Honen bitartez, nerbio sistema estimulatu eta aldaketak eragiten dira; Mina gutxitzea, mobilitatea, aktibazio muskularra eta funtzioa irabaztea besteak beste.
Puntzio lehorra
Fisioterapia inbasiboaren oinarria da. Orratza, puntu gatilloetan sartzean datza. Puntu «nodulu» horiek, gihar zuntzetan kokatzen diren bandetan daude. Horiek, min erreferituak eman ditzazkete eta horrekin batera, gune hipersentsibleak. Teknika erabiliz, alterazio hauek normalizatzea da helburua.