ARIKETA FISIKOA

Smart Group-a

Egunetik egunerako beharrak betetzeko jarduera fisiko osasuntsua eta sasoi fisikoa hobetzea helburu dituen entrenamendu programa. Helburu nagusia mugimenduaren oinarriak eta funtsak lantzea izango da, oinarrizko mugimendu patroiei aldagarritasuna emanez. Hemengoan, kontutan eduki beharrekoa, entrenamenduaren helburuak ez direla pertsona bakoitzaren behar indibidualetara egokituta egongo, entrenamenduaren saioak helburu dituen zereginak betetzera baizik. 

Kirol errendimendua

Helburu eta eskakizun indibidualetan oinarritutako entrenamendu programa. Bertan, jarduera fisiko osasuntsura eta kirol errendimendura bideratutako programen bereizketa egingo da, bigarrengo kasuan kirol modalitatearen errendimenduaren adierazle gakoak zeintzuk diren kontutan hartuko direlako. Edozein kasutan, pertsonaren errendimendu gorena lortzea izango da helburua. 
Horretarako, aldez aurretik balorazio funtzionala egingo zaie bezeroei, pertsona bakoitzaren abiapuntua eta ahuleziak zeintzuk diren jakitea baimentzen digulako. Atal hau oso garrantzitsua da bezero bakoitzarentzat entrenamendu programa egokia sortzeko oinarria baita. 

Errehabilitazio/Berregokitze

Lesioen errekuperazioan oinarritutako programa. Prozesu honen lehenengo fasearen helburua, hau da, errehabilitazio fasearena, lesionatutako atalaren (giltzadura, gihar edo beste ehun batzuen) funtzioa berreskuratzea izango da, gehienbat fisioterapeutaren lanaren bitartez. Ondorengo fasean jada, lanaren ikuspuntua kirol testuinguruan oinarrituko da, kirolarian gehiago zentratuz eta ez hainbeste lesionatutako atalean, fase honen azken helburua lehiaketara bueltatzea izanez.
Modu progresibo batean, prestatzaile fisikoaren paperak presentzia handiagoa izango du, baina, betiere, harreman eta komunikazio etengabea mantenduz, diziplina arteko lana ezinbestekoa baita.